top of page

EGIPTO

 

                                          SARRERA

 

Egiptoko zibilizazioa ia 3.000 urtean Nilo ibaiaren alboan sortu eta garatu zen. K.a. 332. urtean Alexandro Handiak konkistatu arte iraun zuen.

 

Antzinako Egiptoko zibilizazioaren arrakasta Nilo ibaiaren aldaketetara ongi moldatzetik dator. Ibar emankorraren ureztatze kontrolatuak uzta oparoak eragin zituen, eta gizartearen eta kulturaren garapen handia eragin zuten.

 

Egiptoko egitura politiko guztia faraoiarengan oinarritzen zen.

 

 

                          ERLIJIOA

 

Egipton erlijioa politeista zen, hau da, jainko eta jainkosa asko zituzten.

Gainera, hiri bakoitzak bere jainkoa zuen.

Egipton erlijioa zen gizarte-bizitza ororen funtsezko oinarria. Artearen, administrazioaren eta politikaren sorburu nagusia izan zen erlijioa.

 

Egiptoko jainko-jainkosa nagusiak hauexek ziren: Amon (jainko gorena. Fararoien babeslea), Ra (eguzki-jainkoa), Osiris (hildakoen jainkoa), Isis (Osirisen emaztea eta arreba),  Horus (zerutar Jainkoa), Hator (Mitasunaren eta dantzaren jainkosa)

 

 

RA  Antzinako Egiptoko Eguzkiaren jainkoa da. 5. dinastiatik aurrera (k. a. 2400 aldera) bere estatusa jainko nazionalera igo zen, eta gero Amon jainkoarekin bateratu zen, Amon-Ra bihurtzeko.

 

 

ANUBIS Zakur-itxura du, edo giza gorputza eta zekor-burua. Hilobien zaindaria zen, eta hildakoen bihotzak pisatzen laguntzen zion Osiris jainkoari. Hildakoen espirituak "beste mundura" gidatzeko ardura zuen.

 

 

 

OSIRIS Berpizkundearen jainkoa, emankortasun eta Niloren berritzearen ikurra zen; Nekazaritzaren jainkoa, egiptoar mitologiaren hildakoen auzitegia zuzentzen zuen

 ISIS mitologiaren arabera Osirisen emazte eta arreba zen eta ere Horusen ama.

AMON  (jainko ezkutua) Antzinako Egiptoko jainko nagusia zen. Hasiera batean airearen jainkoa zen, baina gero Rarekin bateratu zen, Amon-Ra izenpean.

Bere gurtzaren gunerik gorena k. a. 2000 eta 1780 artean izan zen, XII. dinastian.

Ahari burua eta gizon gorputzarekin irudikatzen zen, baita bi ahari adar zituen faraoiaren aurpegiarekin ere.

 

 

 

bottom of page