top of page

Greziarrak, antzinako ia herri guztiak bezala  politeistak ziren, hau da, jainko askorengan sinesten zuten.

 

Jainko guztiek  Olinpo mendi gainean egoitza zuten.  Hauexek dira ezagunenak: Zeus (zerua), Poseidon (itsasoa), Hades (lurpeko mundua), Apolo (eguzkia), Gea (Lurra) Hera (etxea), Ares (indarra), Atenea (jakinduria), Hermes (merkataritza), Demeter (nekazaritza), Kronos (denbora), Apolo (artea eta literatura)… Horietako batzuk polisen zaindariak ziren: Atenea, adibidez, Atenasko zaindaria zen.

 

Hiri bakoitzean jainko edo jainkosa bati gurtza berezia egiten zitzaion. Esate baterako, Atenasen Palas Atenea (jakinduria, artea eta zientzien jainkosa) zen jainkosa nagusia, eta hura gurtzeko eraiki zuten tenplu greziar famatuena.

 

Zeusi, esan bezala, Olinpian egiten zitzaion gurtza, eta bere omenez lau urtetik behin ospakizun bereziak egiten ziren: Olinpiar jaiak, gaur egungo Olinpiar jokoen aitzindariak.

Ospakizun haietan Greziako hiri guztiek hartzen zuten parte, eta bakoitzak bere kirolariak bidaltzen zituen lehiaketetan parte hartzera. Irabazleak ospea baino ez zuen irabazten, baina bere hiriak ondo eskertzen zion hiriari horrelako ospea emateagatik. Jai horietan gizonezkoek soilik har zezaketen parte.

 

Emakumeentzat beste lehiaketa batzuk zeuden Olinpian bertan; Eraia izena zuten, Hera jainkosaren omenetan.

GREZIA

bottom of page